92. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

154/2010 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 15ean emandako 68/2010 Ebazpenaren II. eranskinean (gai zerrendan) atzemandako akatsa zuzentzeko baimena ematen duena. Ebazpen haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte langile izateko 10 lanpostu, hasiera batean, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostu horiei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 7ko 1622/2009 Ebazpenaren bidez 15 lanpostu betetzeko deitutako lekualdatze lehiaketan betetzen ez diren lanpostuak gehituko zaizkie. Deialdi hori tramitazioan dago.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 15ean emandako 68/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte langile izateko 10 lanpostu, hasiera batean, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostu horiei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 7ko 1622/2009 Ebazpenaren bidez 15 lanpostu betetzeko deitutako lekualdatze lehiaketan betetzen ez diren lanpostuak gehituko zaizkie. Deialdi hori tramitazioan dago.

Ebazpen hori 2010eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ean.

II. eranskinean (gai zerrendan) akats bat dago. Izan ere, bigarren zatiko 2. gaiko foru dekretu baten zenbakia gaizki eman da. Hori dela eta, bidezkoa da akats hori zuzentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera, esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Administrazio Publikoaren zuzendari kudeatzaileak apirilaren 15ean emandako 68/2010 Ebazpenaren II. eranskinean (gai zerrendan) atzemandako akatsa zuzentzea.

Honako hau dioen tokian:

"2. gaia.-275/2003 Foru Dekretua, uztailaren 28koa, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena: eginkizunak, Osasun Departamentua osatzen duten zerbitzuak, Osasun Laguntzaren Zerbitzuaren atalak, Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuaren Atalak, haien eginkizunen laburpena."

Honela behar du:

"2. gaia.-45/2005 Foru Dekretua, otsailaren 24koa, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena: eginkizunak, Osasun Departamentua osatzen duten zerbitzuak, Osasun Laguntzaren Zerbitzuaren atalak, Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuaren Atalak, haien eginkizunen laburpena."

2. Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau mahaikideei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko uztailaren 15ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1012210