86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2008-EXT-499 / 2007-RC-1634

Ebroko Ur Konfederazioak 2010eko maiatzaren 7an emandako ebazpenaren bidez, amaitu egin dira ur aprobetxamendu honetarako eskubideak: Otsagabiako (Nafarroa) udal mugapean Zatoia ibaitik ura hartzeko aprobetxamendua, indar eragilerako, behinola Máximo Archanco jaunari emana eta Ur Publikoen Aprobetxamenduen Liburuan 28.631 zenbakiarekin inskribatua.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko maiatzaren 7an.-Komisarioaren ondokoa. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1010992