86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2008-EXT-718 / 2008-RC-739

Ebroko Ur Konfederazioak 2010eko maiatzaren 14an emandako ebazpenaren bidez, amaitu egin dira ur aprobetxamendu honetarako eskubideak: Tafallako (Nafarroa) udal mugapean Zidakos ibaitik ura hartzeko aprobetxamendua, indar eragilerako eta ureztaketarako, behinola Gervasio Udobro jaunari emana eta Ur Publikoen Aprobetxamenduen Liburuan 28.656 zenbakiarekin inskribatua.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko maiatzaren 14an.-Komisarioaren ondokoa. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1010988