86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2008-EXT-435 / 2007-RC-1247

Ebroko Ur Konfederazioaren 2010eko apirilaren 30eko Ebazpenaren bitartez, iraungi egin dira Arga ibaitik hartu beharreko uren aprobetxamenduaren eskubideak. Larragako udal mugapean (Nafarroa) ureztapenerako erabili beharreko aprobetxamendu hori Uren Ikuskatzailetzaren 1972ko maiatzaren 2ko kontzesio bidez Francisco Lucea Esparza jaunari eman zitzaion, eta Ur Publikoen Aprobetxamenduko Liburuan inskribatu zen 55.866 zenbakiarekin.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 30ean.-Komisarioaren ondokoa. Eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1010979