86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2008-EXT-513 / 2006-RC-199

Ebroko Ur Konfederazioaren 2010eko maiatzaren 7ko Ebazpenaren bitartez, iraungi egin dira Arga ibaitik hartu beharreko uren aprobetxamenduaren eskubideak. Funesko udal mugapean (Nafarroa) hornidurarako erabili beharreko aprobetxamendu hori Luis Díaz Martínez jaunari eman zitzaion, eta Ur Publikoen Aprobetxamenduko Liburuan inskribatu zen 28.741 zenbakiarekin.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko maiatzaren 7an.-Komisarioaren ondokoa. Eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1010977