86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

425/2010 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendariak emana, institutuari atxikitako zentroak 2010ean erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen araubidearen gaurkotzea onesten duena, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duen Tributu Harmonizazioari buruzko urtarrilaren 25eko 1/2010 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Kirolaren Institutuko Gobernu Kontseiluaren 2009ko abenduaren 15eko Erabakiaren bidez, institutuari atxikitako zentroak 2010ean erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen gaurkotzea eta haien araubidea onetsi ziren.

Tributu Harmonizazioari buruzko urtarrilaren 25eko 1/2010 Legegintzako Foru Dekretuak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatu du; hortaz, 2010eko uztailaren 1etik aitzina, balio erantsiaren gaineko zergaren tasak igoko dira. Aipatutako datatik aurrera, zerga tasa orokorra %18koa izanen da, indarreko %16aren aurrean, eta zerga tasa murriztua %7tik %8ra igoko da.

Nafarroako Kirolaren Institutuko estatutuak onesten dituen martxoaren 17ko 18/2008 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari dagokio, premiazko kasuetan, behar diren probidentziak eta ebazpenak hartzea, eta haien berri ematea gobernu batzordeak eginen duen hurrengo saioan.

Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol Zuzendariordetzak txosten bat aurkeztu du; bertan gaurkotu egiten da, zerga tasen igoerari jarraikiz, institutuari atxikitako zentroak 2010ean erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen araubidea -zentro horiek Nafarroako Kirolaren Institutuko Gobernu Kontseiluaren 2009ko abenduaren 15eko Erabakiaren bidez onetsi ziren-. Prezio eta tarifa berriek 2010eko uztailaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak.

Horrenbestez, martxoaren 17ko 18/2008 Foru Dekretuaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea institutuari atxikitako zentroak 2010ean erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen araubidearen gaurkotzea, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duen Tributu Harmonizazioari buruzko urtarrilaren 25eko 1/2010 Legegintzako Foru Dekretuari jarraikiz eta eranskinean ezarritakoaren arabera; prezio eta tarifa berriek 2010eko uztailaren 1etik aitzina izanen dituzte ondorioak. Nafarroako Kirolaren Institutuko Gobernu Kontseiluaren 2009ko abenduaren 15eko Erabakiaren gainerako atalek indarrean segiko dute.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Soysana Servicios Multiples de Navarra SLri, Masquatrori eta Sedena SLri, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatuari, Idazkaritza Nagusiaren eta Kirol arloko Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuari, Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari, Kirol Zuzendariordetzari, Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalari, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari eta Larrabide Estadioa Nafarroako Kirol Teknifikazioaren Zentroari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 30ean.-Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

ERANSKINA

Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako zentroak 2010ean erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen araubidearen gaurkotzea, BEZaren zerga tasaren igoeraren araberakoa; prezio eta tarifa berriek 2010eko uztailaren 1etik aitzina izanen dituzte ondorioak

1.-Kirol instalazioa. "Larrabide Estadioa" Nafarroako Kirol Teknifikazioaren Zentroa.

1.1. Banakako abonamenduak (udako igerilekua).

Udaldia (ekainaren 15etik irailaren 15era).

MOTAK

ABONAMENDUAK

BANAKAKO SARRERAK

Hiruhilekoa

15 egun

Eguneko sarrerak

A

76,35 euro

53,00 euro

8,55 euro

M

57,25 euro

39,75 euro

6,40 euro

OM

36,25 euro

30,25 euro

4,00 euro

T

38,45 euro

32,05 euro

4,20 euro

1.2. Banakako abonamenduak (kiroletakoak)

MOTAK

BANAKAKO ABONAMENDUA

HIRUHILEKOA

15 EGUNEKOA

A

52,20 euro

18,60 euro

M

39,15 euro

13,95 euro

OM

25,30 euro

8,95 euro

T

26,10 euro

9,05 euro

Azalpena:

A: arrunta.

M: murriztua: udaldiaren luzapena, gazte-txartela daukatenak, hitzartutako kirol taldeak, gorputz hezkuntzako programak.

OM: oso murriztua: familia ugariko txartela dutenak.

T: txikia: 4tik 13 urtera bitarteko haurrak, erretiratuak, desgaitasun onartua dutenak eta pentsiodun kreditatuak, kirolak sustatzeko programak.

1.3. Taldean erabiltzeko tokiak orduka alokatzea. Urte guztian.

Pabiloi osoa entrenamenduetarako, aldagelekin: 80,35 euro.

Pabilioi osoa (edo zati bat) kirol ikuskizunetarako, aldagelekin: 301,30 euro.

1., 2., 3. edo 4. pista: 20,10 euro.

Atletismoko bide zuzen estalia: 10,35 euro.

Atletismoko pista: 59,75 euro.

Futbol zelaia: 19,60 euro.

Futbol zelai erdia: 9,80 euro.

Aldagela nagusiak taldeka erabiltzea: 9,85 euro.

Aldagela nagusiak banaka erabiltzea: 3,00 euro.

Batzuentzako aldagelak taldeka erabiltzea: 14,45 euro.

Pilotalekua: 9,85 euro.

Argi artifizialdun pilotalekua: 12,85 euro.

Belar naturaleko zelaiaren erdia: 9,85 euro.

2.-Instalazio propioak. Guelbenzu Josteta Zentroa.

2.1. Banakako abonamenduak:

Udaldia (ekainaren 1etik irailaren 15era).

MOTAK

ABONAMENDUAK

BANAKAKO SARRERAK

Hiruhilekoa

15 Egunekoa

Eguneko sarrerak

A

86,35 euro

51,22 euro

8,55 euro

M

64,70 euro

38,65 euro

6,40 euro

OM

40,85 euro

24,40 euro

4,00 euro

T

43,70 euro

25,60 euro

4,20 euro

Azalpena:

A: arrunta.

M: murriztua: gazte-txartela daukatenak, hitzartutako kirol taldeak.

OM: oso murriztua: familia ugariko txartela dutenak.

T: txikia: 4tik 13 urtera bitarteko haurrak, erretiratuak, desgaitasun onartua dutenak eta pentsiodun kreditatuak.

Oharra:

-Udaldia ekainaren 1ean hasiko da eta irailaren 15ean bukatuko. Higiene eta osasun arloko arauek ezarritakoa nahitaez bete behar baita, igerileku estaliak ezin izanen dira erabili ekainaren 1etik 15era bitarte, baina bai gainerako aretoak.

-15 eguneko abonamenduak erosi eta hurrengo 30 egunetan erabiltzen ahalko dira, kontuan hartuta udaldia irailaren 15ean bukatzen dela.

2.2. Banakako abonamenduak:

Urteko gainerako egunak (urriaren 1etik maiatzaren 30era).

MOTAK

ABONAMENDUAK

SARRERAK

Osoa

Hilean

Eguneko sarrerak

A

156,40 euro

58,75 euro

7,45 euro

M

117,70 euro

44,60 euro

5,60 euro

OM

73,80 euro

27,90 euro

3,50 euro

T

77,60 euro

29,30 euro

3,65 euro

Azalpena:

A: Arrunta.

M: murriztua: gazte-txartela daukatenak, hitzartutako kirol taldeak.

OM: oso murriztua: familia ugariko txartela dutenak.

T: txikia: 4tik 13 urtera bitarteko haurrak, erretiratuak, desgaitasun onartua dutenak eta pentsiodun kreditatuak.

2.3. Urteko abonamendua (urriaren 1etik irailaren 15era).

Mota: A: 197,35 euro.

Mota: M: 147,95 euro.

Oso murriztua: 93,80 euro.

Mota: T: 98,65 euro.

-Urteko abonamendua hiruhilean behin ordaintzen ahal da.

2.4. Familientzako urteko kuota:

Haurrak (4-14 urte), gurasoak (biak) urtebeterako abonatu badira: 0 euro.

2.5. Taldean erabiltzeko tokiak, orduka alokatzea. Urte guztian.

Igerileku handiko kale bat: 27,80 euro.

Igerileku txikiko kale bat: 13,45 euro.

Igerileku handia osorik: 135,60 euro.

Igerileku txikia osorik: 70,30 euro.

Pilotaleku estalia: 9,85 euro.

Estali gabeko pilotalekua: 7,45 euro.

Argia ordubete pizteko fitxa: 3,00 euro.

3.-Kirolaren Etxea.

Nafarroako Kirolaren Institutuak instalazio horretarako ezarritako ordutegitik kanpo irekitzea: 22,60 euro orduko.

4.-Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa.

Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak, kirol teknikarien prestakuntzari begira esleituak dituen eginkizunak garatzeko, eremu hauek ditu eskura:

-Ekitaldi aretoa.

-Gelak (2).

-Mintegia.

Eremu horiek alokatu ahal izateko, prezio hauek ezarri dira:

EREMUAREN DESKRIBAPENA (EDUKIERA)

ALOKAIRUAREN PREZIOA

Ekitaldi aretoa (84 pertsona)

321,40 euro (egun osoa)

192,85 euro (egun erdia)

128,55 euro (2 ordu)

Gelak (24 pertsona)

128,55 euro (egun osoa)

64,30 euro (egun erdia)

21,50 euro (ordubete)

Mintegia (16 pertsona)

107,05 euro (egun osoa)

64,30 euro (egun erdia)

16,05 euro (ordubete)

Iragarkiaren kodea: F1011449