86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-S-241

Elomendi, S.L.k ondoko datu eta inguruabarrak dituen baimena eskatu du:

Inguruabarrak:

Eskatzailea: Elomendi, S.L.

Helburua: Olazko zerbitzugune batetik datozen hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurpenaren udal mugapea: Egues (Nafarroa).

Komunetako urak -urtean 600 m³-ko bolumena-, eta hidrokarburoak eduki ditzaketen urak isuriko dira -urtean 425,6 m³-ko bolumena-. Komunetako urak oxidazio osoko araztegi batean tratatzen dira; hidrokarburoak dauzkaten urak, aldiz, aurretiazko dekantagailua eta laginak hartzeko kutxeta dituen hidrokarburo-bereizgailu batera bideratzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko maiatzaren 26an.-Komisarioaren ondokoa. Eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1010611