86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-S-186

Aroztegiko Kontzejuak ondoko datu eta inguruabarrak dituen baimena eskatu du:

Inguruabarrak:

Eskatzailea: Aroztegiko Kontzejua.

Helburua: Aroztegi herritik datozen hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Urepel erreka (Ultzama ibaia).

Isurpenaren udal mugapea: Atetz (Nafarroa).

Isurpena, (urtean 2.775 m³-ko bolumena duena) araztu ondoren Ultzama ibaira isurtzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea agerian egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko maiatzaren 27an.-Komisarioaren ondokoa. Eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1010610