86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-S-1

Cintruénigoko Udalak ondoko datu eta inguruabarrak dituen baimena eskatu du:

Inguruabarrak:

Eskatzailea: Cintruenigoko Udala.

Helburua: Cintruénigo herritik datozen hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur ibilgua: Alhama ibaia.

Isurpenaren udal mugapea: Cintruénigo (Nafarroa).

Cintruénigo herrian isuritako hondakin uraren bolumenak gora egin du eta 670.000 m³ ingurukoa da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea agerian egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko maiatzaren 27an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1010609