86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

42/2010 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, "Bideak egokitzea, Arrubiasko obra-hondakindegiaren ingurumena lehengoratzeko proiektua" jendaurrean egoteko epea ebatzi eta proiektu hori behin betiko onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren irailaren 25eko Foru Aginduaren bidez, "Bideak egokitzea, Arrubiasko obra-hondakindegiaren ingurumena lehengoratzeko proiektua" behin-behineko onetsi eta jendaurrean paratu zen. Foru agindu hura 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9an.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu direla. Hona haien edukia eta erantzuna:

1. alegazioa.-Juan María Lezáun Labiano jauna.

Adierazten du obra-hondakindegira NA-6007 errepidetik sartzeko bideak, proiektuan aurreikusitakoak, alegatzailearen landa finka bitan banatzen duela, eta bide hori egiteko desadostasuna agertzen du, ez baitago justifikatuta onura publikokoa edo gizarte interesekoa denik.

Erantzuna:

Onartu egin da alegatutakoa.

Espediente honetatik at geratzen dira obra-hondakindegira NA-6007 errepidetik sartzeko bidearen gaineko ukipenak eta, behar izatera, haiei buruzko espediente bat eginen du gerora Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak.

2. alegazioa.-Francisco Javier Echeverría Artieda jauna.

Adierazten du GA-10 eta GA-11 finkak, Arlegiko Kontzejuaren ondasun eta eskubideen zerrendan ageri direnak, haren jabetzakoak direla. Eransten du Iruñeko José María Marco García Mina notarioaren aurrean jasotako jaraunspena onartzeko eskritura eta eskatzen du ondasun eta eskubideen zerrendan sartzeko eta jabetzat jotzeko.

Erantzuna:

Proiektuak Nafarroako Lur-ondasunen Erregistro Fiskaletik hartzen ditu identifikaziorako erreferentziak eta deskripzio datuak, eta datu horiek eguneratuta daude eta bat datoz udal katastroarekin. Horien arabera, GA-10 eta GA-11 finken (Galarko 9. poligonoko 262. eta 263. lurzatiak) katastroko titularra Arlegiko Kontzejua da. Dena dela, aurkeztutako jabetza tituluaren kopia partziala ikusita, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 5.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Francisco Javier Echeverría Artieda jauna, Arlegiko Barriobajo kaleko 6. zenbakian bizi dena, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan sartu da; hala ere, okupatu aurreko aktak jasotzean titulartasun hori frogatzen duten jatorrizko agiriak aurkeztu beharko ditu, balizko akatsa zuzentze edo auziren bat dela ondorioztatze aldera.

3. alegazioa.-Eugenio Osinaga Cenoz jauna, Errealaiz kooperatiba sozietatearen izenean.

Adierazten du proiektuak BE-11 finkako (Beriaingo 5. poligonoko 831. lurzatia) 3 m inguruko zabalerako zerrenda bat ukitzen duela, luzera osoan, eta lurzatiko ohiko jarduera mugatzen duela; hortaz, eskatzen du proiektua aldatzeko edo ukitzen dituen elementuak ordezteko.

Erantzuna:

Desbajetuko ez den jabari publikoko kanpoko zerrenda baizik ez du ukitzen; beraz, ez da elementurik aldatuko eta ohiko jarduerarekin jarraitzen ahalko da. Bestalde, hartarako sarbideak behar bezala utziko dira.

4. alegazioa.-Rafael Blanco Pena jauna, Beriaingo Udalaren izenean.

Proposatzen du NA-6007 eta NA-6009 errepideen bidegurutzeak kontuan izan beharko lukeela gune horri buruzko Hiri Antolamenduko Udal Planean jasotakoa eta, horretaz gainera, adierazten du NA-6007 errepidea hobetu beharko litzatekeela, NA-6009 errepidearekin duen lotunearen eta Beriainerako sarbideko biribilgunearen artean, proposatzen duen moduan.

Erantzuna:

Batetik, adierazi behar da proiektuaren xede zehatza eta berariazkoa dela proiektua behin-behinean onesten duen foru aginduaren atariko zatian aipatzen dena, laburbilduz, Arrubiasko obra-hondakindegiko materiala Berianen sodio kloruroa lortzeko dagoen lantegira garraiatzea erraztea; horretarako, bidea egokitu beharra dago garraio mota horren berezko segurtasun eta erabilera baldintzetara.

Bestetik, "Nafarroako Errepideen 2009-2016 bitarteko III. Plan Zuzentzailea" tramitatzeko prozesua aurrera doa, eta bertan aurreikusten da, 123. jarduketan zehazki, Beriain-Subitza NA-6009 errepidea zabaldu eta hobetzea.

Ondorioz, bidezkoa da alegazioa ezestea.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Bideak egokitzea, Arrubiasko obra-hondakindegiaren ingurumena lehengoratzeko proiektua" jendaurrean egoteko epea ebaztea azalpen zatian azaldu bezala.

2. "Bideak egokitzea, Arrubiasko obra-hondakindegiaren ingurumena lehengoratzeko proiektua" eta eransten den ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuko web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, alegatzaileei eta Galarko eta Beriaingo udalei, eta azken horiek premiatzea zeinek bere udaleko iragarki oholean argitara dezaten.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute horren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek administrazio bidea amaitzen du administrazio publikoentzat. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2010eko ekainaren 21ean.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

Bideak egokitzea, Arrubiasko obra-hondakindegiaren ingurumena lehengoratzeko proiektua

NA-6900 errepideak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETZE
AZALERA
m2

KATASTROA

ERABILERA EDO

DESTINOA

Poligonoa

Lurzatia

GALARKO UDAL MUGAPEA

ARLEGIKO KONTZEJUA

GA-1

Echeverría Artieda, Francisco Javier

Barrio Bajo, 6 (Arlegi)

2.815

9

108A

Lehorreko alorra

GA-2

Echeverría Artieda, Francisco Javier

Barrio Bajo, 6 (Arlegi)

98

9

108B

Larreak

GA-3

Asiáin Echeverría, Gertrudis

San Martin, 8 (Arlegi)

470

9

120

Lehorreko alorra

GA-4

Sales Tirapu, María Rosario

Iparralde, 10 (Biurrun)

237

9

248

Lehorreko alorra

GA-5

Marticorena Goñi, Juana

Irun Bidea, 6 (Zizur Txikia)

1.450

9

249

Lehorreko alorra

GA-6

Lezáun Labiano, Juan

Andre Maria, 6 (Arazuri)

2.899

9

247

Lehorreko alorra

GA-7

Arlegiko Kontzejuaren herrilurrak

San Martin, 8 (Arlegi)

2.380

9

109A

Lehorreko alorra

GA-7.1

Arlegiko Kontzejuaren herrilurrak

San Martin, 8 (Arlegi)

45

9

109B

Elkorra

GA-8

Lezáun Labiano, Jesús María

San Joan Kalea, 10 (Arazuri)

1.172

9

246

Lehorreko alorra

GA-9

Echeverría Artieda, Francisco Javier

Barrio Bajo, 6 (Arlegi)

169

9

261

Lehorreko alorra

GA-10

Arlegiko Kontzejua

San Martin, 8 (Arlegi)

Echeverría Artieda, Francisco Javier

Barrio Bajo, 6 (Arlegi)

107

9

262B

Larreak

GA-11

Arlegiko Kontzejua

San Martin, 8 (Arlegi)

Echeverría Artieda, Francisco Javier

Barrio Bajo, 6 (Arlegi)

111

9

263

Mota askotako zuhaitzak

GA-12

Echeverría Artieda, Francisco Javier

Barrio Bajo, 6 (Arlegi)

1.705

9

264

Lehorreko alorra

GA-13

Tirapu Serna, María Ángeles

Sanduzelai, 13-1. B (Iruña)

436

9

116

Lehorreko alorra

GA-14

Arlegiko Kontzejua

San Martin, 8 (Arlegi)

7

9

164

Lehorreko alorra

GA-15

Goñi Gárriz, María Isabel

Lapabide V Arkaitz, 66

(Donostia)

193

9

165

Lehorreko alorra

GA-16

Echeverría Artieda, Francisco Javier

Barrio Bajo, 6 (Arlegi)

1.915

9

166A

Lehorreko alorra

GA-17

Echeverría Artieda, Francisco Javier

Barrio Bajo, 6 (Arlegi)

173

9

166B

Larreak

GA-18

Arteta Ochotorena, Juan

S. Migel plaza/ 3-3. A (Noain)

Arteta Ochotorena, María Pilar

Otizenea (Arribe)

Arteta Ochotorena, Pedro María

Sortzez Garbia, 12 (Noain)

Arteta Ochotorena, Reyes

Eultza, 28-2. A (Barañain)

428

9

167A

Lehorreko alorra

GA-19

Arteta Ochotorena, Juan

S. Migel plaza/ 3-3. A (Noain)

Arteta Ochotorena, María Pilar

Otizenea (Arribe)

Arteta Ochotorena, Pedro María

Sortzez Garbia, 12 (Noain)

Arteta Ochotorena, Reyes

Eultza, 28-2. A (Barañain)

394

9

167B

Larreak

GA-20

Asiáin Echeverría, Gertrudis

San Martin, 8 (Arlegi)

976

9

170A

Lehorreko alorra

GA-21

Setuáin Irigoyen, María Jesús

Santa Barbara, 17 (Elo)

291

9

169A

Lehorreko alorra

GA-22

Saliru, S.L.

Arlegi k.-El Pozo de Beriáin (Galar)

5

9

243A

Larreak

GA-25

Saliru, S.L.

Arlegi k.-El Pozo de Beriáin (Galar)

333

9

168

Larreak

GALARKO UDAL MUGAPEA

GETZEKO KONTZEJUA

GA-26

Saliru S.L.

Arlegi k.-El Pozo de Beriáin (Galar)

1.422

4

232A

Larreak

GA-27

Saliru S.L.

Arlegi k.-El Pozo de Beriáin (Galar)

173

4

111

Lurzorua

GA-28

Irurzun Soto, Fidel

Merkatal hiribidea, 16-10. D (Barañain)

194

4

110

Lurzorua

GA-29

Garde De Miguel, María Carmen

Inkurrunpeta, 2, 1.

(Getze Galar)

544

4

229

Lehorreko alorra

GA-30

Goñi Gárriz, María Isabel

Lapabide V Arkaitz, 66

(Donostia)

1.424

4

231

Lehorreko alorra

GA-31

Agorreta San Martín, Félix

Ziriota, 3 (Getze Galar)

172

4

225

Lehorreko alorra

GA-32

Contín Azcoiti, Natividad

Zangoza, 13-4. I (Iruña)

251

4

227

Lehorreko alorra

GA-33

Esandi Itoiz, Juan José

Pedro Axular, 3-11. A (Iruña)

Esandi Itoiz, Luis Felipe

Zubiri pintorea, 4-6. B (Iruña)

Esandi Itoiz, María Camino

La Olivako monasterioa, 62-7. C (Iruña)

Esandi Itoiz, María Paula

Alfontso Borrokalaria, 1 (Iruña)

375

4

226

Lehorreko alorra

GA-34

Munárriz Agorreta, Ángel María

Txitxibar, 2 (Getze Galar)

468

4

228

Lehorreko alorra

BERIAINGO UDAL MUGAPEA

BE-1

Esandi Itoiz, Juan José

Pedro Axular, 3-11. A (Iruña)

Esandi Itoiz, Luis Felipe

Zubiri pintorea, 4-6. B (Iruña)

Esandi Itoiz, María Camino

La Olivako monasterioa, 62-7. C (Iruña)

Esandi Itoiz, María Paula

Alfontso Borrokalaria, 1 (Iruña)

512

5

566

Lehorreko alorra

BE-2

Torio Martínez de Irujo, María Luisa

Urdazubiko monasterioa, 19-7. A (Iruña)

715

5

404

Lehorreko alorra

BE-3

Iribertegui Aguirre, María José

Bergamin, 9-2. ezk. (Iruña)

1.605

5

616

Lehorreko alorra

BE-3.1

Enagas, S.A.

Virgen de los Olmos, 19 (Madril)

36

5

618

Zoladura

BE-4

Agorreta San Martín, Félix

Ziriota, 3 (Getze Galar)

236

5

477

Lehorreko alorra

BE-5

Lecumberri Opón, Emiliano

San Isidro, 1 (Getze Galar)

292

5

476

Lehorreko alorra

BE-6

Roncal Zozaya, Trinidad

Irunlarrea, 7-4. B (Iruña)

405

5

478

Lehorreko alorra

BE-7

Monreal Aguirre, Venancio Francisco

Joaquín Maya, 13-3. (Iruña)

372

5

475

Lehorreko alorra

BE-8

López Galar, Angel María

Arlegi, 5 (Beriain)

1.256

5

474

Lehorreko alorra

BE-9

Andueza Goyeneche, Alfredo

Santa María, 8, (Gazolatz)

Andueza Goyeneche, Juan Luis

Foruen plaza, 8-4. B (Barañain)

Andueza Goyeneche, Laura

Iturrama, 37-4. D (Iruña)

Andueza Goyeneche, Roberto

Santa María, 9 (Gazolatz)

3.278

5

617

Lehorreko alorra

BE-10

Oyarzun Macaya, María Pilar

Agoitz, 14-5. ezk. (Iruña)

1.918

5

408

Lehorreko alorra

BE-11

Agrícola Bular, S.L.

San Martin, 2 (Beriain)

191

5

831

Lurzorua

BE-12

López Galar, Ángel María

Arlegi, 5 (Beriain)

338

5

690

Lehorreko alorra

F1011014

Iragarkiaren kodea: F1011014