86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2008-EXT-1037 / 2007-RC-1797

Ebroko Ur Konfederazioak 2010eko maiatzaren 21ean emandako ebazpenaren bidez, amaitu egin dira ur aprobetxamendu honetarako eskubideak: Ziaurrizko (Nafarroa) udal mugapean Irati ibaitik indar eragilerako ura hartzeko aprobetxamendua, behinola Lezarza Ieizi emana eta Ur Publikoen Aprobetxamenduen Liburuan 28.587 zenbakiarekin inskribatua.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko maiatzaren 21ean.-Komisarioaren ondokoa. Hura falta denez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1010605