86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2007-S-530

Ángel Antonio Rekalde Goikoetxeak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ángel Antonio Rekalde Goikoetxea.

Xedea: bizitegitarako finka batetik hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Basaburua - Ultzama.

Isurketa eginen den udalerria: Basaburua (Nafarroa).

Urtean 200 m³ hondakin ur isuriko dira. Putzu septikoan tratatu ondoren isurkinak lurrean iragaziko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko maiatzaren 21ean.-Komisarioaren ondokoa. Hura falta denez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1010249