86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2006-S-355

Bodegas Iñaki Núñez, S.L.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Bodegas Iñaki Núñez, S.L.

Xedea: hotel-jatetxe batetik hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi lurrak: Tutera-Gelsa.

Isurketa eginen den udalerria: Ablitas (Nafarroa).

Upategi eta hotel-jatetxe bateko hondakin urak isuriko dira, urtean 2.600 m³. Araztu eta gero, isurkinak lurrean iragaziko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko maiatzaren 19an.-Komisarioaren ondokoa. Hura falta denez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1010248