86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Iragarkia, ondoko proiektu hau jendaurrean jartzeko: "Faltzes-Irurtzun gasbidearen eranskina. G-07.01 posizioa handitzea G-250 erregulazio eta neurketa estazioarekin (80/45)", Larragako udal mugapean

Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko zuzendaritzaren iragarkia. Honen bidez jendaurrean jartzen dira "Faltzes-Irurtzun gasbidearen eranskina. G 07.01 posizioa handitzea G-250 erregulazio eta neurketa estazioarekin (80/45)" izeneko proiektuko instalazioei administrazio baimena emateko, exekuzio proiektua onesteko eta onura publikoa aitortzeko eskaerak. Instalazioak Larragako udal mugapean kokatuko dira.

Goian aipatutako eskaera jendaurrean jartzen da, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean, Gas naturala garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak, haren hornidura eta haren instalazioetarako baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan eta horren Erregelamenduaren (1957ko apirilaren 26ko Dekretua) 56. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako. Hona hemen eskaeraren xehetasunak:

-Eskatzailea: Enagas, S.A.; jakinarazpenetarako helbidea: Paseo de los Olmos 19, 28005 Madril.

-Eskaeraren xedea: administrazio baimena ematea, exekuzio proiektua onestea eta onura publikoa aitortzea, "Faltzes-Irurtzun gasbidearen eranskina. G-07.01 posizioa handitzea G-250 erregulazio eta neurketa estazioarekin (80/45)" izeneko proiektuko instalazioak egiteko Larragako udal mugapean.

-Instalazioen deskribapena: proiektu honen xedea da Faltzes-Irurtzun gasbideko G-07.01 posizioa handitzea, proiektuaren atal gisa, G-250 motako erregulazio eta neurketa estazio bat ezarri ahal izateko, konexio gune baterako. Instalazioa 23.323 m³-ko (n)/h emarirako proiektatu da. Sarrerako gehieneko presioa 80 bar izanen da, eta irteerako gehieneko presioa 45 bar.

-Aurrekontua berrehun eta laurogeita hiru mila bostehun eta laurogeita hemeretzi euro da (283.599,00 euro).

-Ukitutako udalerria: Larraga (Nafarroa).

Proiektuaren barnean daude lurzatien planoak eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakakoa.

-Jabetza pribatuko finken gaineko ukipena, gasbidearen eta haren instalazio osagarrien eraikuntzaren ondorioz:

Lur gaineko instalazio finkoak eraiki behar diren tokietan lurrak nahitaez desjabetuko dira, jabari osoa eskuratzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, batez ere lurren jabeek eta ukitutako gainerako titularrek (horien zerrenda erantsi da iragarki honen azkenean), eta 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, proiektua aztertu ahal izan dadin Gobernuaren Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan (Merindadeen plaza, zk. g., 31071 Iruña) eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu, toki berean. Alegazioen hiru kopia aurkeztu behar dira. Lurzati-planoak ere ikusgai egonen dira ukitutako Udalaren bulegoetan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 10ean.-Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko zuzendaria. Hura falta denez, Arabako Industria Arloko zuzendaria, José Luis Andrés Jardiel.

Instalazio osagarriek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakakoa

Proiektua: P.20000033.003A-AMP. POS. G-07-01. Faltzes-Irur. Probintzia: NA-Nafarroa. Udalerria: LA-Larraga.

Finka: NA-LA-211POCOMP.

Titularraren izena eta helbidea: María Jesús Martínez de Moretin Lucea, Rebote kalea 12, Larraga.

Ukipena:

-Desjabetu beharreko azalera (m²): 1.233.

-Bide zorra (ml): 0,00.

Aldi baterako okupazioa: 0,00.

Katastroko datuak:

-Poligonoa: 4.a

-Lurzatia: 477.a

Lur mota: alorra.

Iragarkiaren kodea: E1010315