86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Datuen babesari buruzko araudiaren aplikazioa

Nafarroako Erriberagoieneko H.H.S.en Mankomunitateko Batzarrak, 2010eko maiatzaren 11n egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Erriberagoieneko H.H.S.en Mankomunitatea datu pertsonalen fitxategi batzuen arduraduna da, eta horiek Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean inskribaturik daude.

DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.

Erabaki honen bidez egokitu nahi da araudia mankomunitateak paratu nahi duen bideozaintzaren sistemara, instalazioen eta pertsonen segurtasuna bermatzeko asmoz.

Orobat, inskribatutako fitxategien aldaketa, IFK aldatzeak eragindakoa, jakinarazi nahi da, 114/2008 Foru Dekretuarekin bat.

Horrenbestez, ondoko jarduketak hitzartu dira:

Lehena.-Ondoko ezaugarriak dituen fitxategia sortzea:

-Bideozaintza:

  • Aurreikusitako xede eta erabilerak: instalazioen bideozaintza segurtasun arrazoiak direla eta.
  • Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunak berak emanak, segurtasun kamerek grabatutako irudien bidez.
  • Ukitutako norbanakoak edo taldeak: eraikinean sartzen direnak.
  • Fitxategiaren oinarrizko egitura: identifikazio datuak-irudia.
  • Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
  • Datuen komunikazioa: segurtasun indar eta kidegoak.
  • Ardura duen organoa: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.
  • Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.
  • Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.-Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinaraztea Mankomunitateak IFK aldatu duela, Nafarroako Gobernuaren jakinarazpenarekin bat 114/2008 Foru Dekretua aplikatu beharrez.

IFK berria P3127638I da.

Hirugarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, betiere adierazita bideozaintzaren fitxategia sortu dela eta Datuak Babesteko Agentziaren Erregistro Orokorrari jakinarazi zaiola IFKren aldaketa.

Azkoienen, 2010eko ekainaren 17an.-Mankomunitateko burua, Lourdes Aramburu Ortega.

Iragarkiaren kodea: L1010748