86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Desafektazioa, herrilurren erabilpena lagatzeko

Azkoiengo Udalak, 2010eko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Matapez alderdiko herrilurraren desafektazioa, 15. poligonoko 645. lurzatiari dagokionez, haren erabilpena Sociedad Ciordia Hermanos, S.I.ri lagatzeko, abeltzaintza ustiategiko sarbidea egitearren.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Azkoiengo Udaleko Idazkaritzan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Azkoienen, 2010eko ekainaren 18an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L1010753