86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2010eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako tarifak eta bertan ematen diren ikastaroetan izena ematea eta parte hartzea arautzen dituen ordenantzan. Aldaketa hori 2010eko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2010eko ekainaren 15ean.-Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

ERANSKINA

Bajak:

7. artikulua. Ikasturteko lehenbiziko bi hilabetetan baizik ez dira bajak onartuko, eta betiere idatziz eskatzen badira.

Justifikatuak daudenetan, bajak onartuko dira aitzineko paragrafoan aipatu dataren ondoan: ikaslearen osasun arazoak, hiru hilabete baino gehiago klasera joatea galarazten diotenak, eta gero etorritako langabezia edo urritasun ekonomikoa. Alegatuta den arrazoia agiri hauen bidez arrazoitu beharko da: osasun ziurtagiri ofiziala edo laneko desegonkortasunaren frogagiria (kaleratze gutuna; kitatze agiria; enplegu bulegoaren ziurtagiria, langabeziako sorospena zenbatekoa den eta hura zenbat denboraz eskuratzeko eskubidea dagoen frogatzen duena etab.) Musika Eskolako burutzak frogagiri gehiago eska ditzake, eta gero ebaluatu, epez kanpoko borondatezko bajaren inguruabar guztien gainean.

Iragarkiaren kodea: L1010720