86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRITZA

Kontribuzio bereziak Camino del Soto kalerako

Ziritzako Udalak, 2010eko ekainaren 2an egin bilkuran, legez ezarritako quorumarekin, erabaki hauek hartu zituen:

1.-Hasiera batez onestea kontribuzio bereziak ezartzeko erabakia, Ziritzako Camino del Soto kalea zolatzeko obrak finantzatzeko.

2.-Hasiera batez onestea kontribuzio bereziak ordenatzeko erabakia, Ziritzako Camino del Soto kalea zolatzeko obrak finantzatzeko, baldintza hauekin:

a) Obrak egiteko kostua: 100.379,85 euro.

Kostu horren zenbatekoa aurreikuspen hutsa da, azkenean benetako kostua izanen baita kontuan hartuko dena eta nagusituko dena, handiagoa edo txikiagoa izan.

b) Zerga-oinarria (onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa): 57.670,99 euro.

Kontuan hartuz, aurreikusia dagoela Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, gainerako zenbatekoari dagokionez, ezarpen egintzan erabakitako %90eko portzentajea aplikatuko zaio. Hortaz, zergadunen artean banatu beharreko zenbatekoa 57.670,99 euro (%90) izanen da, Udalak bere gain hartuko duen kostua oinarri hartuta.

c) Kontribuzio berezi zehatzaren subjektu pasiboen zerrenda.

Camino del Soto kaleko lurzatien eta eraikuntzen jabeak, obraren onuradunak baitira (Ziritzako 1. poligonoko 438, 439, 440, 441 eta 442. lurzatiak).

d) Banaketa irizpideak.

Zerga-oinarriaren banaketa egiteko indizeak edo moduluak hauek izanen dira:

-%25 lurzati bakoitzeko.

-%25 lurzati bakoitzaren metro karratuengatik.

-%25 lurzati bakoitzean eraikitako metro karratuengatik.

-%25 bide publikora ematen duten lurzatiaren metro linealengatik.

e) Kuota bereziak. Banakako kuotak, banaketa irizpideak aplikatzearen ondoriozkoak, espedientean jasotzen dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Ziritzako Camino del Soto kalea zolatzeko lanei buruzko kontribuzio bereziak ezarri eta ordenatzeko espedientea jendaurrean egonen da 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egin ditzaten eta, nahi izanez gero, zergadunen elkarte administratiboa era dezaten.

Ziritzan, 2010eko ekainaren 9an.-Alkatea, Rafael Gorostidi Urnieta.

Iragarkiaren kodea: L1010597