86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Ordenantza, Hiri-lurzoruan transformazio zentroak kokatu eta eraikitzea, eta hiri-lurzoru urbanizagarrian bizitegietarako erabilera duten jarduketak arautzen dituena. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2010eko maiatzaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Hiri-lurzoruan transformazio zentroak kokatu eta eraikitzea, eta hiri-lurzoru urbanizagarrian bizitegietarako erabilera duten jarduketak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Baztanen, 2010eko ekainaren 17an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1010719