86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2010eko maiatzaren 3an egin osoko bilkura arruntean, 22. puntuan, hasiera batez onetsi zuen Improvim, S.A.k proposatutako hirigintzako hitzarmena. Xedea da baldintzak adostea 14. poligonoko 489. lurzatia osatzen duten bideetarako eremuak urbanizatzeko eta jabari eta erabilera publikorako lagatzeko. Eremu horiek, lurzati horretako industriako eraikinarekin batera, Udal Planeko UC-1 izenekoaren esparruan daude. Hitzarmena horretarako irekitako espedientean dago, behar bezala eginbidetua.

Hori dena aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean; betiere, indarra duen legedian agindutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2010eko ekainaren 17an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1010718