86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Akats zuzenketa, unitatea mugatzeko eta borondatez
birzatitzeko proiektuan. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2010eko maiatzaren 3an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 16. puntuan:

Lehena.-Behin betiko onestea akats materialak zuzentzeko proposamena Iruritako 68. poligonoko 81. lurzatia borondatez birzatitzeko eta unitatea mugatzeko proiekturako. 2009ko azaroko proiektu hori, espres irekitako espedientearen parte dena, Baztango Udalak sustatu zuen, eta Barbarin arkitektoak eta Otazu legelariak prestatu zuten.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, baita ukituei ere, behar diren ondorioak izan ditzan, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2010eko maiatzaren 17an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1010700