86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2010eko maiatzaren 3an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Iruritako 69. poligonoko 39. lurzatiaren xehetasun azterlana. Xedea da, batetik eraikitzen ahal den bolumena aldatzea, eta bestetik, berriz antolatzea ekipamendu komunitariorako eta etxebizitza babesturako lagatzen eta erreserbatzen diren eremu publikoak, Planean lurzati horretarako jasota baitaude. Testu bategina Laborra arkitekto jaunak prestatu du eta EHAEOk 2010eko otsailaren 11n ikus-onetsi, eta horretarako ireki den espedientean dago. Sustatzailea María Antonia Azkona Urtasun andrea da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2010eko maiatzaren 15an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1010671