86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, Lagunak Udal Zerbitzuaren 2010erako ordenantza fiskalak eta prezio publikoak behin betiko onesteko iragarkian

2010eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an, Lagunak Udal Zerbitzuaren 2010eko ordenantza fiskalen eta prezio publikoen behin betiko onespena.

Iragarki horretan akatsa atzeman denez, hain zuzen ere Lagunak Udal Zerbitzuaren instalazioak erabiltzeko 2010eko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskaleko bi tarifa falta baitira, nahiz eta iragarkiaren oinarri den 2009ko azaroaren 30eko osoko bilkuraren erabakian agertzen diren, HAAJri eta APEri buruzko Legearen 105.2 artikuluak administrazio publikoei esleitzen dien ahalmena erabiliz, ofizioz zuzentzen da akatsa. Beraz, 2010eko otsailaren 26an argitaratutako iragakian (26. Nafarroako Aldizkari Ofiziala) tarifa hauek agertu behar dute:

-Pilotalekua egun osorako alokatzea: 600 euro.

-Pilotalekua egun erdirako alokatzea: 300 euro.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2010eko ekainaren 16an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1010664