86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hamabi lanpostu, funtzionario araubidekoak eta E mailakoak, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako oposizio murriztuaren bidez betetzeko; lanpostu horietatik 2 museoko zaintzaile izateko dira, 5 zerbitzu orokorretako langile izateko eta beste 5 zerbitzu anitzetako langile izateko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hamabi lanpostu (museoko zaintzaile izateko 2, zerbitzu orokorretako langile izateko 5 eta zerbitzu anitzetako langile izateko beste 5), funtzionario araubidekoak eta E mailakoak, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren 7.2 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, oposizioko epaimahaiak honako hauek izendatzeko proposamena aurkeztu du, puntuazioarik altuena lortu duten izangaiak baitira: Olaia Castro Navarro, Pablo Erroz Erburu, Maite Aizpún Burguete, Alberto Reta Aranguren, Helena Echauri Larráyoz, Carlos Otaduy Martínez de Yuso, Amaia García Pellicer, Joana Herrera González, María Cristina Díaz de Cerio Elía, Leire Rentero Osácar, Rubén Valencia Gutiérrez eta Arkaitz Fernández de La Vega. Deialdia 2010eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n.

Iruñean, 2010eko ekainaren 23an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1011003