86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Udal Planeko aldaketa

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak eman 79/2010 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da aldaketa Artzibarko Udal Planean, Hiriberriko Kontzejuko 18. unitateko 19. lurzatiari dagokionez. Sustatzailea: Lourdes Muñoz Serrano eta Juan Carlos García Rodríguez.

Jarraian araudi berria ematen da.

Artzin, 2010eko ekainaren 15ean.-Alkatea, José Ignacio Videgain Ibarra.

Eranskina

Honako hauek dira aplikazio eremu berrian sartutako lurzatiak katastroaren arabera: 19, 21B eta 194. lurzatiaren zati bat. Finka bakar bat osatzeko batuko dira espedientea behin betiko onetsitakoan.

Ondoriozko azalera:

-Lurzatia:

19.a: 92 m².

21B lurzatiaren zatia: 48,57 m².

194. lurzatiaren zatia: 67,88 m².

19. lurzatia, ondoriozkoa: 208,45 m².

-Egiturazko aldaketak:

Aldaketa hiri lurzoru finkatuaren eremuan, ondoko azalerak gehituko baitzaizkio:

21B lurzatiaren zatia: 48,57 m².

194. lurzatiaren zatia: 67,88 m².

Guztira: 116,45 m².

-Aldaketa xehakatuak.

18. orubea honelaxe aldatuko da:

  • Erabilera: bizitegitarako.
  • Eraikinaren lerrokadurak: libreak, lurzatiaren barrenean.
  • Eraikuntzaren gehieneko okupazioa: librea.
  • Gehieneko eraikigarritasuna: 2 m²/m².
  • Eraikuntzaren tipologia: familia bakarreko etxebizitza, bakartua edo binakakoa, eta eranskinak eta eraikin txikiak.
  • Gehieneko garaiera: BS + 1 + E eraikin nagusian eta BS eraikin txikiagoetan.
  • Gutxieneko garaiera: etxebizitzarako eraikuntza guztiek gutxienez ere BS+1 izanen dute eta Eraikuntzari buruzko ordenantzen 6. artikuluan horri buruz ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
  • Garaiera neurtzeko era: gehieneko garaiera neurtuko da kalearen sestratik, fatxadaren erdiko puntuan.
  • Diseinuaren baldintzak, II. kapituluan, 3. atalean ezarritakoak (Eraikinak zaintzea eta ingurunearekiko egokitzapena).

Iragarkiaren kodea: L1010546