86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KATALUNIAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua (K. E.)

Tarragonako Lan arloko 1. Epaitegiak 549/2006 auto demandetan emandako ebazpenaren aurka aurkeztu den erregutze errekurtsoa ebazteko asmoz, Salaren 5283/2007 erroiluaren -K. E.- ondorioz sortu den eta Auzitegi Goreneko Lan arloko Salak eman duen 08/485/2009 doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoan, autoa eman da 2010eko urtarrilaren 12an. Horren bidez, Taclumi, S.L.k Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Sala honen epaiaren aurka aurkeztu duen doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoa ezestea erabaki da.

Eta Andosillako Soto kaleko 9. zenbakian bizi izan zen Svetalina Evoudrevari jakinarazteko balio izan dezan, egun non den jakiterik ez baitago, eta ebazpen honen aurka ezin dela inolako errekurtsorik aurkeztu adieraz dakion, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, laguntzeko ofizio adeitsua izanen dela.

Bartzelonan, 2010eko ekainaren 9an.-Salako idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1010608