86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 162/2010 prozedura

Carmen Cima Sáinz andreak, Madrilgo Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut: Ana Rosa García Clemente andreak eskaturik, gai arrunta dela-eta, Iteralia Servicios de Comunicación Ciudadana, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 162/2010 demanda-prozeduran honako ebazpen hau eman da:

Epaia:

Madrilen, 2010eko maiatzaren 24an.

María Isabel Saiz Areses andreak, Madrilgo Lan Arloko 4. Epaitegiko magistratuak, bideratzen ari diren 162/2010 judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Ana Rosa García Clemente andreak sustatu du Iteralia Servicios de Comunicación Ciudadana, S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko. Auzi-jartzaileak Antonio Macía Gómez abokatu jauna izan du ordezkari eta laguntzaile. Enpresa hori ez da bertaratu eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren zitazioa aurkeztu da.

Epaitza:

Baiesten dut jarduketa hauek eragin dituen demanda, hots, Ana Rosa García Clemente andreak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Interalia Servicios de Comunicación Ciudadana, S.L. enpresaren aurka eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren zitazioa aurkeztuta jarritakoa, eta horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 11.995,77 euro ordaintzera, gehi %10eko berandutza interesak. Guztira 11.515,77 euro ordaindu beharko dizkio.

Hori guztia Soldatak Bermatzeko Funtsari subsidiarioki dagokion lege erantzukizunaren kalterik gabe eginen da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka erregutze errekurtsoa jartzen ahal dutela Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusian, jakinarazi eta ondoko bost eguneko epean.

Egin bedi ebazpenaren lekukotza.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea.-Epai hori sinatu zuen epaile magistratuak berak irakurri eta publiko egin zuen, epaiaren egun berean egindako jendaurreko entzunaldian, eta horren fede ematen dut.

Eta Iteralia Servicios de Comunicación Ciudadana, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Madrilen, 2010eko ekainaren 2an.-Idazkari judiziala, Carmen Cima Sáinz.

Iragarkiaren kodea: J1010603