86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. Jakinarazpen zedula

María Echeverría Alcorta andreak, Bilboko (Bizkaia) Lan arloko 5. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Pedro Julián Maroto Sánchez, Sergio Antonio Maroto Sánchez eta Antonio Delgado Orivek eskaturik, Construcciones y Reformas Napartxo, S.L. enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 162/09 betearazpenaren 323/09 autoetan, honako hau eman da:

Autoa:

Eman duen epailea: Teresa Montalbán Gómez andrea.

Bilbon (Bizkaia), 2010eko maiatzaren 21ean.

Aurrekariak:

Lehenengoa.-2009ko irailaren 16an, epaitegi honek judizio honetan epaia eman du. Hona hemen epaitza irmoa, hitzez hitz:

Antonio Delgado Orive jaunak, Pedro Julián Maroto Sánchez jaunak eta Sergio Antonio Maroto Sánchez jaunak Construcciones y Reformas Napartxo, SLren kontra aurkeztutako demanda baiesten dut. Hori dela eta, adierazten dut demandatzaileen kaleratzea bidegabea izan dela eta, ondorioz, demandatutako enpresa kondenatzen dut epaia jakinarazten denetik bost egun pasatu baino lehen ondokoetako bat hautatzera: langileak berriz ere enpresan hartzea edo kalte-ordaina ematea, hain zuzen ere 297,37 euro Pedro Julián Maroto Sánchez eta Antonio Delgado Orive jaunei eta 234,77 euro Sergio Antonio Maroto Sánchez jaunari. Horrez gainera kaleratu zituenetik (2009ko otsailaren 27a) 2009ko ekainaren 11ra arte jaso gabeko soldatak ere ordaindu beharko dizkie (62,60 euro). Atzera egintzat jotzen dira auzi-jartzaileak Construcciones Olabarri, S.L.ren aurka hasieran bideratu ziren eskakizunetan.

Bigarrena.-Pedro Julián Maroto Sánchez jaunak eta Sergio Antonio Maroto Sánchez jaunak Construcciones y Reformas Napartxo, SLren kontra aurkeztutako demanda baiesten dut. Hori dela eta, adierazten dut demandatzaileen kaleratzea bidegabea izan dela eta, ondorioz, demandatutako enpresa kondenatzen dut epaia jakinarazten denetik bost egun pasatu baino lehen ondokoetako bat hautatzera: langileak berriz ere enpresan hartzea edo kalte-ordaina ematea, hain zuzen ere 297,37 euro Pedro Julián Maroto Sánchez eta Antonio Delgado Orive jaunei eta 234,77 euro Sergio Antonio Maroto Sánchez jaunari. Horrez gainera kaleratu zituenetik (2009ko otsailaren 27a) 2009ko ekainaren 11ra arte jaso gabeko soldatak ere ordaindu beharko dizkie (62,60 euro). Atzera egintzat jotzen dira auzi-jartzaileak Construcciones Olabarri, S.L.ren aurka hasieran bideratu ziren eskakizunetan.

Bigarrena.-Pedro Julián Maroto Sánchezek, Sergio Antonio Maroto Sánchezek eta Antonio Delgado Orivek idazkia aurkeztu dute ebazpen horren betearazpena eskatzeko.

Arrazoibide juridikoak:

Lehenengoa.-Lan Prozedurari buruzko Legearen 237.1 artikuluan xedatzen denez, Epai irmoen exekuzioa alderdi-eskariz hasiko da, ofiziozko prozeduretan izan ezik, haietan ofizioz hasiko baita; kasu honetan, Epaitegi hau (Lan Prozedurari buruzko Legearen 235.2 artikulua).

237. artikuluaren bigarren idatz-zatiak ezartzen duenez, betearazpena hasi ondoren, ofizioz tramitatuko da, eta ondorio horretarako beharrezkoak diren ebazpenak emanen dira.

Bigarrena.-Era berean, Lan Prozedurari buruzko Legearen 235. artikuluak adierazten duenez, Prozedura Zibilaren Legean ezarritako moduan betearaziko dira epai irmoak. Hain zuzen ere, Lege horren 575. artikuluan xedatzen denez, printzipal gisa agertzen den kopuruaren betearazpena aginduko da, gehi mugaeguneratutako interesak nahiz betearazpenean sor daitezkeenak eta kostuak. Lan prozeduran, eta arau propioa aplikatuz, behin-behineko berandutze-interes gisa eta kostu gisa exekutatutako zenbatekoek ez dute gainditu beharko urtebetean sortuko liratekeen interesen zenbatekoa, berandutza-interesen kasuan, eta premiamendupeko kopuru printzipalaren %10, kostuen kasuan (Lan Prozedurari buruzko Legearen 249. artikulua).

Xedapen zatia:

1.-Alderdi betearazleak, hots, Pedro Julián Maroto Sánchez jaunak, Sergio Antonio Maroto Sánchez jaunak eta Antonio Delgado Orive jaunak betearazpenpeko alderdiaren, Construcciones y Reformas Napartxo, SLren kontra eskatutako 2010eko irailaren 16ko epaia behin betiko betearaztea erabaki da.

2.-Betearazpena abiarazten da, diru kopuru hau ordaintzeko: 28.553,41 euroko printzipala eta 5.710,68 euro interes eta kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

3.-Egin bekie alderdiei, enpresa zordunaren langileen legezko ordezkariei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari ebazpen honen legezko jakinarazpena, prozesuan agertzeko interesa badute (Lan Prozedurari buruzko Legearen 250. eta 23. artikuluak).

Ebazpen honi ezin zaio inolako errekurtsorik egin (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Eginbidea.-Jarraian, erabakitakoa betetzeari ekin zaio. Fede ematen dut.

Eta Construcciones y Reformas Napartxo, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Bilbon (Bizkaia), 2010eko maiatzaren 21ean.-Idazkari judiziala, María Echeverría Alcorta.

Iragarkiaren kodea: J1010529