86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 380/2010 espedientea

Elena Galarza Arratibel andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Epaitegi honetan jabetza espedienteari buruzko 380/2010 prozedura bideratzen ari dela, María Dolores Esther Lete Oviedo andreak eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hastearen gainekoa:

Finkaren inskripzioa: 1.468 zenbakia, 72. orria, 897. liburukia, Fustiñanako 24. liburua.

Landa finka. Común de las Eras izena duen lurra, Fustiñanako jurisdikzioan, berrogei hektareako azalera duena. Mugakideak: Iparraldean, Fustiñana, Cabanillas eta Tuterako herrilurrak; Hegoaldean, Fustiñana herria; Ekialdean, harategirako eskorta, eta Mendebaldean, auzo-eskorta.

Azaldutako finka hainbat aldiz bereizi da. Bereizketa horiek finka berri eta independente gisa inskribatu dira, gainerako zatia deskribatu gabe.

Deskribatutako finka gaur egun Fustiñanako Udalaren alde agertzen da.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2010eko ekainaren 9an.-Idazkaria, Elena Galarza Arratibel.

Iragarkiaren kodea: J1010486