86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

Ediktua. Familia. Adostasun gabeko 96/2010 dibortzioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko ebazpena eman dela. Hona hemen ebazpena, hitzez hitz:

Epatze zedula.

Epatzea agindu duen epaitegia.

Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegia.

Erabaki deneko gaia.

Goian aipatu dena.

Epatu den pertsona.

Bernardo Rodríguez Potes, betearazpenpeko alderdi gisa.

Epatzearen xedea.

Aipatu judizioan agertzea demandari idatziz erantzuteko, demanda horretan alderdi demandatu gisa agertzen baita. Erantsita doaz demandaren, erantsitako agirien eta demanda onartzeko autoaren kopia.

Agertu behar dueneko epaitegia.

Epaitegi honen egoitza.

Agertzeko epea.

Hogei lanegun, epatze honen dataren hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Legezko ohartarazpenak.

1.-Epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dute, eta egoera hori jakinarazi ondoren, ez da bestelako jakinarazpenik eginen, prozesua amaitzeko ebazpenarena izan ezik (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 496. eta 497. artikuluak).

2.-Prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

3.-Prozesua bideratzen ari den bitartean helbidea aldatzen badu berehala jakinarazi beharko dio epaitegiari (PZLaren 155.5 artikulua, lehenengo paragrafoa).

Tuteran, 2010eko urtarrilaren 19an.

Idazkari judiziala.

Eta Bernardo Rodríguez Potesi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2010eko ekainaren 7an.-Idazkari judiziala, Elías Marchite Lorente.

Iragarkiaren kodea: J1010541