86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZA ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 25/2009 judizio arrunta

Aditzera ematen da 25/2009 judizio arruntaren prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, administratzaile sozialen, auditoreen edo likidatzaileen erantzukizun zibilagatiko egintzei buruz jarritako demanda dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"Epaia.

Iruñean, 2010eko ekainaren 3an.

Ildefonso Prieto García-Nieto jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratu diren 25/2009 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Juan Cruz Aizpurúa Larráinzar, Arantxa Rodríguez Villanueva, Rosa María Aizpurúa Larráinzar, Jesús Mari Rodríguez Villanueva, Miguel Ángel Rodríguez Villanueva eta Francisco Aizpurúa Larráinzarrek sustatu dute auzia, Juana María Laita Merino prokuradoreak ordezkatuta eta Anahí Gómez de Cía legelariak lagunduta, Adriana Marcela Motto De Vidaurreren eta Gustavo Vidaurre Giménezen aurka (auzi-ihesean dira), merkataritzako sozietateen administratzaileen erantzukizuna dela-eta.

Epaitza.

Baiesten dut Juan Cruz Aizpurúa Larráinzar, Arantxa Rodríguez Villanueva, Rosa María Aizpurúa Larráinzar, Jesús Mari Rodríguez Villanueva, Miguel Ángel Rodríguez Villanueva eta Francisco Aizpurúa Larráinzarren prozesuko ordezkariek jarritako demanda, eta horrenbestez demandatuak, Marcela Motto De Vidaurre eta Gustavo Vidaurre Jiménez kondenatzen ditut demandatzaile bakoitzari 2007ko azaroaren 22ko erabakian -Iruñeko auzialdiko 4. epaitegiak 1.051/2007 judizio arruntean hil haren 26ko autoaren bidez homologatutako hartan- azaltzen diren diru-kopuruak ordaintzera, gehi hemen ebatzi den auzia sorrarazi zuen demanda jarri zen egunetik aurrerako legezko interesak.

Demandatuek ordainduko dituzte sortutako kostuak.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua"

Eta Adriana Marcela Motto De Vidaurreri eta Gustavo Vidaurre Jiménezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 14an.-Idazkari judiziala, Resurrección Ganuza Jacoisti.

Iragarkiaren kodea: J1010487