86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 72/2010 betearazpena

Pedro María Urbistondo Gorriak, Fernando Urrutia Juaneneak eta Rafael Elizaga Sánchezek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Moldes y Troqueles Blaser S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 0000072/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Pedro María Urbistondo Gorriak, Fernando Urrutia Juaneneak eta Rafael Elizaga Sánchezek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Moldes y Troqueles Blaser S.L.k 3.294,25 euroko printzipala ordain dezan, gehi 197,42 euroko interesak eta 329,43 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, bidezkoa bada, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Halaber, egun berean xedapen zatian hitzez hitz hau dioen Dekretua eman da:

Eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie, orobat, hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan.

Egin bekie alderdiei ebazpen honen legezko jakinarazpena, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honetako idazkaritzan aurkeztu beharrekoa, ebazpena jaso eta ondoko bost eguneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Eta Moldes y Troqueles Blaser S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko ekainaren 10ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1010378