86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 385/2010 demanda

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Eneko Leache Antonek eskaturik, aldi baterako ezintasunerako gizarte segurantzaren erreklamazioa dela-eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Instalaciones y Mantenimientos Eléctricos del Norte Msm SLren aurka bideratzen ari den 385/2010 demandan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2011ko urtarrilaren 27ko 10:30etan 15. judizio-aretoan (lehen solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Alderdiari galdeketa egiteko eskatutako frogari dagokionez, igor bekio zitazioa alderdi demandatuari. Ohartarazten zaio agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren gertaerak jazotzat jotzen ahalko direla, hain zuzen ere haietan pertsonalki aritu bada eta egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Instalaciones y Mantenimientos Electricos del Norte MSM, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko ekainaren 10ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1010317