86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 356/2010 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Beatrice Roxana Ungureanuk eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Pincoltexteis España, SLren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 356/2010 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko azaroaren 16an, 10:20an, 15. judizio-aretoan (1. solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean egingo dira, bata bestearen atzetik).

Ekitaldi horiek lan arloko 3. epaitegiaren judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, 1. solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Alderdiaren galdeketa egitera, demandatuak berak agertu beharko du, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta honek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Eta Pincoltexteis España, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko ekainaren 22an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1010943