86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 86/2010 betearazpena

Francisco Javier Antón Olorizek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Publiruña, S.L.ren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 86/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Francisco Javier Anton Olorizek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Publiruña, S.L.k 6.627,34 euroko printzipala ordain dezan, gehi 397,64 euroko interesak eta 662,73 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Eta Publiruña, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, zedula hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko ekainaren 9an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1010342