86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak
betearazteko 64/2010 prozedura

Vanesa Galdeano Sáenzek, Javier Calvo Euguik eta Alejandro Prat Aranazek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, La Nave de Soth, S.L.ren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 64/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, La Nave de Soth S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da, 10.438,02 euroko zenbatekoan, gehi 626,28 euro behin-behineko interesetan eta 1.043,80 euro behin-behineko kostuetan.

Eta La Nave de Soth, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko ekainaren 7an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1010319