86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 195/2010 demanda

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Antonio Ruiz Navascuések eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Prodec Metal, Sociedad Limitada enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 195/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Idazkari judizialaren probidentzia proposamena.

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea.

Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.

Antonio Ruiz Navascués demandatzaileak aurkeztutako dokumentazioa erants bekie autoei. Aurkeztutako demanda ongitutzat ematen da, eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka zabaldutzat.

Bi alderdiei zitazioa egiten zaie 2010eko irailaren 28an goizeko 11:45ean lan arloko epaitegi honetako 14. judizio-aretoan ager daitezen (San Roke kalea, 4, 1. solairua) adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko. Horretarako deialdi bakarra egiten da.

Igor bekio demandaren eta gainerako agirien kopia alderdi demandatuari. Alderdiei ohartarazten zaie baliatu nahi dituzten frogabide guztiak eraman beharko dituztela epaiketara, hala nola beste alderdiak frogabide gisa proposatu eta epaitegi honek onartzen dituen agiriak ere. Bidezko arrazoirik gabe aurkezten ez badira, onartutako probari dagokionez beste alderdiak egiten dituen alegazioak frogatutzat har daitezke.

Ohartarazten da ezen, formazko zitazioa egin arren, demandatzailea agertzen ez bada edo judizioa eteteko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, ulertuko dela demandan atzera egin duela (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82. eta 83. artikuluak) eta demandatua bidezko arrazoirik gabe ez agertzea ez dela oztopo izanen judizioa egiteko, aurrera eginen baita auzi-ihesean dagoela deklaratu beharrik gabe.

Egin bekio zitazioa alderdi demandatuari aitortza judiziala egiteko, ohartaraziz agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esatera uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Legelariaz baliatzeko eskaera egina dagoela eta jakinarazpenetarako helbidea adierazita dagoela ulertzen da.

Aurka egiteko bidea: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.65.0195.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 zenbakiko kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta hori proposatzen diot epaileari, adostasuna eman dezan.

Eta Prodec Metal, Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko ekainaren 11n.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1010489