86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 294/2010 demanda

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Javier Pérez Chamorrok eta Marco Patricio Vega Orozcok eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Aparici Cuevas, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 294/2010 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko urriaren 4ko 12:40an Lan arloko 1. epaitegi honetako 14. judizio-aretoan ager dadin (San Roke kalea 4, lehen solairua), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Aitortza judiziala egitera, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Aparici Cuevas, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da.

Iruñean, 2010eko ekainaren 17an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1010919