86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 101/2010 demanda

Margarita Hernández Pérezek eskaturik, Boutique Broker S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 101/2010 demanda-prozeduraren barnean, epaitzan hauxe dioen epaia eman da 2010eko ekainaren 8an:

Baiesten dut Margarita Hernández Pérez andreak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Boutique Broker, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 13.976,72 euro ordaintzera, demandak ezartzen dituen kontzeptuengatik; diru kopuru horrek %10eko berandutza-interesa sortuko du. Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut erabaki horri men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteak kalea, 5, Iruña) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 1846 42 0005001274 kontuan (3158 0000 65 0101 10 prozedura), 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta kontu berean, kondenaren xede den dirua sartu izanarena (3158 0000 69 0101 10 zenbakia aipatuz).

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada. Legelariak ordezkari lanak ere eginen ditu, non eta hark ez duen propio ordezkari bat izendatzen.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Boutique Broker S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko ekainaren 14an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1010602