86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 79/2010 prozedura

Iruñean, 2010eko ekainaren 9an, María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko eta adostu gabeko seme-alaba adingabeen familia, zaintza, babespe eta elikadurarako 79/2010 prozedura tramitatzen ari da. Jaime Goñi Alegre prokuradore jaunak eskatu du, María Juana Males Imbaquingo andrearen izenean eta ordezkari gisa jardunez, non den jakiterik ez dagoen Vitervo Noe Velasco Oñate jaunaren aurka. Auto horietan, besteak beste, hitzez hitz ondokoa dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut auzitegietako prokuradore Goñi Alegre jaunak, María Juana Males Imbaquingo andrea ordezkatuz, Vitervo Noe Velasco Oñate jaunaren aurka (auzi-ihesean dago) jarri duen demanda, eta, horrenbestez, pertsonen eta ondarearen gaineko neurri hauek behin betiko ezartzea erabakitzen dut:

1.-Gina Piedad adingabearen zaintza eta babesa Males andreari ematen zaizkio. Halaber, amak bakarrik erabiliko du adingabearen gaineko guraso-ahala.

2.-Arrazoibide juridikoetan azaldutakoa dela-eta, ez da bidezkoa aitaren eta Ginaren arteko bisita eta harremanetarako araubiderik ezartzea.

3.-Aitak alaba mantentzen lagundu behar duela ezertan ukatu gabe, ez da bidezkoa zenbat diru eman behar duen erabakitzea aita agertzen ez den bitartean; agertuko balitz, orduan beste prozedura baten bitartez zehaztu ahalko litzateke zenbatekoa.

Ez da bidezkoa kostuei buruz ezer berezirik erabakitzea.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).

Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan, bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua). Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 23an.-Epaile magistratua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1011043