86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 1003/2009 prozedura

Iruñean, 2010eko ekainaren 22an.

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan, ezkontzaz kanpoko eta adostu gabeko seme-alaba adingabeen familia, zaintza, babespe eta elikadurarako 1003/2009 prozedura tramitatzen ari da. Nekane Astiz Otazu prokuradore andreak eskatu du, Ekaterina Kostadinova Milchova andrearen izenean eta ordezkari gisa jardunez, non den jakiterik ez dagoen Hussein Mehmed isliam jaunaren aurka. Auto horietan, besteak beste, hitzez hitz ondokoa dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Astiz Otazu prokuradore andreak, Ekaterina Kostadinova Milchova andrea ordezkatuz, Hussein Mehmed Isliam jaunaren aurka (auzi-ihesean dago) jarri duen demanda, eta, horrenbestez, pertsonen eta ondarearen gaineko neurri hauek ezartzea erabakitzen dut behin betiko:

1.-Daniel Asenov adingabearen zaintza eta jagoletza Ekaterina Kostadinova Milchova andreari ematen zaizkio. Halaber, guraso-ahalaren titularrak bi gurasoak direla ezertan ukatu gabe, amak bakarrik erabiliko du adingabearen gaineko guraso-ahala.

2.-Azaldutakoa dela-eta, ez da bidezkoa Mehmed jaunaren bisitetarako araubiderik ezartzea. Erabaki hori alda liteke une horretan dauden inguruabarrak baloratuta, etorkizunean oraingo egoera aldatuz gero.

3.-Ez da bidezkoa mantenu pentsiorik finkatzea. Hori erabakitzeke geratuko da Mehmed jauna agertu arte; agertuko balitz, orduan beste prozedura baten bitartez zehazten ahalko litzateke zenbatekoa.

Kostuak ez zaizkio inori berariaz ezartzen.

Epai hau irmo bilakatu ondoren, ezkontza honen idazpenean orri-bazterreko ohar egokia egin dadin, bidal bedi lekukotza ezkontza hau inskribatua dagoen erregistro zibilera.

Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).

Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan, bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua). Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 22an.-Epaile magistratua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1011041