86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 44/2010 autoa

Iruñean, 2010eko ekainaren 15ean.

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) titularrak,

Aditzera ematen dut: Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan, ezkontzaz kanpoko eta adostu gabeko seme-alaba adingabeen familia, zaintza, babespe eta elikadurarako 44/2010 prozedura tramitatzen ari da. María José González Rodríguez prokuradore andreak eskatu du, Raquel García Peña andrearen izenean eta ordezkari gisa jardunez, non den jakiterik ez dagoen Michell Antonio Rymer Duran jaunaren aurka. Auto horietan, besteak beste, hitzez hitz ondokoa dioen ebazpena eman da:

Epaitza.

Baiesten dut González Rodríguez prokuradore andreak, Raquel García Peña andrea ordezkatuz, Michell Antonio Rymer Duran jaunaren aurka (auzi-ihesean dago) jarri duen demanda, eta, horrenbestez, pertsonen eta ondarearen gaineko neurri hauek ezartzea erabakitzen dut behin betiko:

1.-Vanessa adingabearen zaintza eta babesa García andreari ematen zaizkio. Halaber, guraso-ahalaren titularrak bi gurasoak direla ezertan ukatu gabe, amak bakarrik erabiliko du adingabearen gaineko guraso-ahala.

2.-Azaldutakoa dela-eta, ez da bidezkoa oraingoz bisitetarako araubiderik ezartzea. Erabaki hori alda liteke une horretan dauden inguruabarrak baloratuta, etorkizunean oraingo egoera aldatuz gero.

3.-Rymer jaunak alaba adingabearentzat hilean 150 euroko mantenu pentsioa ordainduko du. Pentsio horren zenbatekoa urtero berrikusiko da, KPIren goranzko aldaketen arabera, eta hilero ordainduko da, hilaren lehen bost egunen barnean, García andreak adierazten duen kontu korrontean. Lehenengo eguneratzea 2011ko urtarrilean eginen da.

Era berean, gastu bereziren bat egin beharra sortzen denean biek ordainduko dute, erdi bana, gastuaren arrazoia eta zenbatekoa jakinarazi ondoren (gurasoek onesteko), eta adostasunik ezean epaileak ebatziko du. Ondorio horietarako, honako hauek hartuko dira gastu berezitzat: gaixotasun larria edo luzearen gastuak, ebakuntza kirurgikoaren gastuak, osasun zentro batean sartzeko gastuak eta, oro har, Gizarte Segurantzak edo gurasoen aseguruek estaltzen ez dituzten medikuntza, osasun eta farmazia gastuak; eskolako gastuak, matrikula bera ordaintzeko ez direnak, besteak beste eskolako materiala eta liburuak erosteko ikasturte hasieran izaten direnak (pentsiorako zenbateko ertaina ezarri dela kontuan hartuta), ikasturtea gainditzeko behar dituen klase partikularrenak; eta unibertsitateko, unibertsitate osteko eta lanbide heziketako ikasketen gastuak, diruz laguntzeko falta diren zenbatekoetan.

Aurreko ataletakoak bezain premiazkoak ez diren gastu bereziak, hala nola eskolaz kanpoko jarduerak, hizkuntza eskolak, kirolak eta abar, bi gurasoek ordainduko dituzte, biek onartzen baldin badute jarduera horiek egitea. Bestela, betebeharra bere gain hartzen duenak ordainduko du.

Gastu bereziak fakturaren edo ziurtagiriaren bidez frogatuko dira. Agiri horietan gastuaren kontzeptua eta mota adierazi behar dira.

Kostuak ez zaizkio inori berariaz ezartzen.

Epai hau irmo bilakatu ondoren, ezkontza honen idazpenean orri-bazterreko ohar egokia egin dadin, bidal bedi lekukotza ezkontza hau inskribatua dagoen erregistro zibilera.

Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta inpugnatzen diren alderdiak adieraztea Nafarroako Probintzia Auzitegiari.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Michell Antonio Rymer Duran jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko ekainaren 15ean.-Epaile magistratua.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1010616