86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. Ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko behin betiko neurriak. 317/2010 prozedura

Iruñean, 2010eko ekainaren 16an

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, aditzera ematen dut:

José María Ayala Leoz prokuradoreak María Ruby Ramírez Ribera andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Prokuradore jaunak eskaturik Ernesto Arias Álvarez jaunaren aurka (auzi-ihesean dago) bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 317/2010 autoetan erabakitakoari jarraikiz, ondoko epaia eman da, hitzez hitz:

Epaitza:

Partez baiesten dut Ayala Leoz auzitegietako prokuradore jaunak, María Ruby Ramírez Ribera andrea ordezkatuz, Ernesto Arias Álvarez jaunaren aurka (auzi-ihesean dago) jarri duen demanda, eta, horrenbestez, pertsonen eta ondarearen gaineko neurri hauek behin betiko ezartzea erabakitzen dut:

1.-Angélica adingabearen zaintza eta babesa Ramírez andreari ematen zaizkio. Halaber, amak bakarrik erabiliko du adingabearen gaineko guraso-ahala.

2.-Arrazoibide juridikoetan azaldutakoa dela-eta, ez da bidezkoa aitaren eta adingabearen arteko bisita eta harremanetarako araubiderik ezartzea.

3.-Ez da bidezkoa mantenu pentsiorik finkatzea. Hori erabakitzeke geratuko da, aita agertzen ez den bitartean; agertuko balitz, orduan beste prozedura baten bitartez zehazten ahalko litzateke zenbatekoa.

Ez da bidezkoa kostuei buruz ezer berezirik erabakitzea.

Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ernesto Arias Álvarez jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 16an.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.

Iragarkiaren kodea: J1010600