86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 1735/2009 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela 1.202.000 eurotik gorako diru kopuru baten erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

86/10 epaia. Iruñean, 2010eko apirilaren 30ean.

Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1735/2009 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Jorge Brigido Miqueleiz jaunak sustatu du, Mercedes Hermoso de Mendoza Erviti prokuradore andreak ordezkatuta eta Jon Iturriaga Fernández de Jauregui legelari jaunak lagunduta, Jesús Velasco Naranjo jaunaren aurka.

Epaitza:

Baiesten dut Hermoso de Mendoza prokuradore andreak, Jorge Brigido Miqueleiz jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, Jesús Velasco Naranjo jaunaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 4.785,80 euro eta demanda jarri zenetik sortutako berandutza-interesak ordaintzera, bai eta kostuak ere.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondorioetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Jesús Velasco Narankori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 22an.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1011026