86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 699/2009 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia. Iruñean, 2010eko martxoaren 2an.

María Dolores Muñoz de la Espada y de la Mora andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 699/2009 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Terradisa, S.A.k sustatu du, Javier Araiz Rodríguez prokuradoreak ordezkatuta eta José Carlos Armendáriz Equiza legelariak lagunduta, Gurea Soluciones, S.L.ren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza:

Baiesten dut Javier Araiz Rodríguez prokuradore jaunak Terradisa, S.A. enpresaren izenean eta hura ordezkatuz Gurea Soluciones, S.L. enpresaren aurka jarritako demanda eta, beraz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 5.656,82 euro eta demanda jarri zenez gero sortutako legezko interesak ordaintzera, bai eta kostuak ere.

Eta Gurea Soluciones, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko martxoaren 24an.-Idazkaria, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1010935