86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Epatze ediktua. 273/2010 prozedura

Iruñean, 2010eko ekainaren 22an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, aditzera ematen dut:

María Lourdes Arancibia Flores andrearen izenean eta haren ordezkari gisa ari dela, Pablo Epalza Ruiz de Alda prokuradore jaunak eskaturik María Lourdes Arancibia Flores Josefa González González andrearen aurka bideratzen ari diren ezkontzaz kanpoko eta adostu gabeko seme-alaba adingabeen zaintza, babespe eta elikadurarako 273/2010 autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Antonio Fernández Espinoza jauna epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Antonio Fernández Espinoza legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 22an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano, eta idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1011030