86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 250/2010 betearazpena

Iruñean, 2010eko ekainaren 9an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Inmaculada Marcos Lazcano prokuradore andreak eskaturik, titulu judizialak betearazteko 250/2010 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Guillermo Peralvo Fonsecaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak María Elena Paucar Paucarren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

"Xedapen zatia.

Guillermo Peralvo Fonseca jaunak ordaindu behar duen mantenu-pentsioa eguneratu egiten da 2010erako: hilean 357,74 eurokoa izanen da.

Alderdi betearazleak, hots, María Elena Paucar Paucarrek eskaturik, betearazpena abiarazten da betearazpenpeko alderdiaren aurka, hots, Guillermo Peralvo Fonsecaren aurka, diru kopuru hau ordain dezan: 7.774,28 euro, mantenu-pentsio atzeratuen ordainean, gehi eguneratzeak, 2008ko maiatzetik 2010eko otsailera doan aldian, biak barne. Kopuru horri interesetarako eta betearazpen kostuetarako kalkulatu diren 2.300 euro gehituko zaizkio, deusetan galarazi gabe azken likidazioa".

Eta Guillermo Peralvo Fonseca jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko ekainaren 9an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1010236