86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1461/2009 hipoteka-betearazpena

Epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari da hipoteka-betearazpenagatik eta horren gaineko esleipen-autoa eman da. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Betearazleari, hots, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Madridi (IFK: G-28029007; egoitza: Madril, Celenque plaza, 2) ondoko finka esleitzen zaio 132.250 eurotan: D letra duen etxebizitza, C motakoa, Atarrabian, Karrobide kaleko 9. zenbakiko 2. solairuan; erregistroko deskribapena ebazpen honetako aurrekarien lehen atalean azaldu da.

Ezereztu eta indarrik gabe uzten dira prozedura honen ondorioz egindako inskripzioa eta geroko idatzohar eta inskripzio guztiak, baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 688. artikuluan aipatzen den ziurtagiria eman ondoren egindakoak ere, halakorik bada. Horretarako, behin ebazpen hau sinaturik, igor bekizkio aginduaren bi kopiak Jabetza Erregistratzaileari.

Eta Daniel Moreno Jaramillori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 9an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1010436