86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 1799/2008 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako betearazpen-demandagatiko prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaile jaunak hauxe esan du idazkari honen aurrean: Ebazpen honetako aurrekarien bigarren atalean erregistroko datuen bitartez deskribatzen den finka, María Cristina Muruzabal Zudaire andreari esleitzen diola (ordezkaria: Nekane Astiz Otazu prokuradore andrea, NAN: 33.425.999-F; helbidea: Las Eras, Elortz; Rafael Chups Maiza jaunarekin -NAN: 33.433.160- irabazpidezko ondasunen eraentzan ezkondua ), 15.697,81 eurotan (hamabost mila seiehun eta laurogeita hamazazpi euro eta laurogeita bat zentimo).

Eman bekio ebazpen honen lekukotza esleipen-hartzaileari, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren likidazio eta titulu gisa balio diezaion.

Ezereztu eta indarrik gabe uzten dira prozedura honen ondorioz egindako inskripzioa eta geroko idatzohar eta inskripzio guztiak, baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 688. artikuluan aipatzen den ziurtagiria eman ondoren egindakoak ere, halakorik bada. Horretarako, behin ebazpen hau sinaturik, igor bitez aginduaren bi kopiak Jabetza Erregistrora.

Eta Promociones Inmobiliarias y Edificaciones Urtesa S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 9an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1010435