86. ALDIZKARIA - 2010eko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2000/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Betearazpena abiarazten da alderdi betearazlearen alde, hots, Bernardo Ibarrola Rípodas jaunaren eta Ana Luisa Arriola Azqueta andrearen alde (Joaquín Taberna Carvajal prokuradore jaunak ordezkatzen ditu), betearazpenpeko alderdiak, hots, José Javier Vergara Esnaola jaunak, bi mila bostehun eta hogeita bost euro (2.525 euro) ordain diezazkien, gehi legezko interesak eta bi puntu gehiago.

Eta José Javier Vergara Esnaolari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko ekainaren 11n.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1010423